XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak horrela, eta subjektibitate horren barruan, eibarkera bizkaierak osatzen duen sistemaren zati izanik, haren ustezko ajeen parte izateak ez dezake inor harritu. Hipotesi bezala pentsa liteke zenbaitentzat eibarkera bizkaiera txar bat dela.

Datu objektiboen bila, baina, gure helburua iritzi hori, zuzen edo zeharka, zabaldu edo zabalarazi duten lekukoak aurkitzea izango da: horretarako, disziplina desberdin zenbait kontuan izango ditugu. Alderdi soziologikoa, historia hurbila, oro har, eta, noski, hizkuntzaren beraren historia.

1.1. Bizkaiera eta eibarkera: topikoa eta gutxiespena

Contu barri bat zuyedidu da Errebaleco Calean eta andragasteen artean 2 1685ko Kopla Zaharrak. Egoibarra, Eibar, 1992..

Horrela hasten dira Eibarren 1685 urteko abuztuan kantatu ziren Kopla Zaharrak. Hasiera ezin esanguratsua gure Herriko mintzairaren espiritua islatzeko. Koplakari anonimo haren bi hitzek: zuyedidu eta Calean, gure azpi-euskalkia aro modernoan bilakatuko zenaren zantzua ematen digute.